Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/14

Abanto-Zierbenak bere web berria aurkeztu du

Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkateak jendaurrean egin du udalaren abanto-zierbena.org web berriaren aurkezpena, eta adierazi du ez dela "webaren irudi-aldaketa hutsa, BiscayTIK proiektuaren eskutik udalerria modernizatzeko lehenengo urratsetako bat baino. Gainera, erakunde pilotu legez Abanto-Zierbenak eman duen urrats hau ez da mugatuko udalaren egoitza elektronikoa aldatzera. Dagoeneko barruko hainbat aplikazio ere eguneratu ditu, hala nola Errolda, Sarrera/Irteeren Erregistroa edo Espedienteen Kudeaketa BiscayTIK sistemarako egokitzapena, eta hurrengo urratsa emateko aukera ahalbidetzeko tresna modernoak eskuratu ditu: Interneten bidezko tramitazio telematikoa".

Ezagutzera eman
Ondoren Ogasun eta Finantzen foru diputatua den Jose Maria Iruarrizagak BiscayTIK proiektuaren ezaugarriak eta ibilbidea azaldu ditu, azpimarratuz "BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen zabal eta handia dela, helburu hauek dituena: teknologia berrien erabilera herritarren eskura jartzea, lurraldeko toki administrazioetako udal sistema informatikoak modernizatzea, eta toki administrazio elektronikoaren eremuan Bizkaia erreferente izan dadila lortzea".

Ekitaldiari amaiera emateko Manu Tejada alkateak web berriaren ezaugarriak ezagutarazi ditu: "irudi modernoagoa du, teknologia gaurkotuenak biltzen dituena, mapa interaktiboak edo edukietan profilen arabera nabigatu ahal izatea, esaterako, eta, bestetik, udalerriko informaziorik gaurkotuena emango du, baita eguraldiari buruzko informazioa ere, denbora errealean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!