Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/15

Ondarroak URA eta Kosten Demarkazio erakundeei Errenteria auzoan uholdeak ekiditeko berehalako neurriak hartzea eskatu die

Ondarroako Udaleko Udal Gestorak URA Uraren Euskal Agentziari eta Kosten Demarkazio erakundeari eskatu die berehalako neurriak har ditzaten eta karrakatze lanari ekin diezaioten Errenteria auzoan Artibai ibaiaren etengabeko gainezka egitea eta uholde arriskuak ekiditeko.

Ezagutzera eman
Bizkaiko Udalak planteatu du erakunde biak ados jar daitezela lan hauek egiteko eta zati bietako lanak aldi berean egin daitezela. Félix Arambarri Udal Kudeaketarako Gestorearen lehendakaria, igaro den astean auzokideen ordezkariekin bildu zen eta hauek beren kezkak adierazi zituzten azken hamarkadan bizi izan duten uholde arrikuak eraginda "beren beldurra areagotu egin zen igaro den ekainaren 16ko euri jasa handiekin", esan dute Gestorako ordezkariek. Egoeraren larritasunaz oharturik, Udalak ibai zati hau hobetzeko eskaria "berehala" tramitatzea erabaki du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!