Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/22

Ortuzarrek Pastorri erantzun dio “hitz egiten hasteko, Bizkaia zigortzeko politikarekin amaitu behar da”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak José Antonio Pastor PSE-EEren Bizkaiko idazkari orokorrari iragarri dionez  hitz egiten hastea nahi badu, ezer baino lehenago Eusko Jaurlaritzak "Bizkaia zigortzeko politikarekin" amaitu behar du. Ortuzarrek hitz hauekin erantzun dio Pastorrek duela egun batzuk biltzeko egin  zion eskariari. 

Ezagutzera eman
Ortuzarrek Pastorri erantzun dio “hitz egiten hasteko, Bizkaia zigortzeko politikarekin amaitu behar da”

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan burukide jeltzaleak adierazi du  Bizkaiko sozialistek eta José Antonio Pastorrek bereziki "hauteskunde kanpainari hasiera" eman diotela  datozen udal eta foru hauteskundeei begira. Ortuzarrek ezarri duenez, "herrialde honetan EAJ-PNVren kokapena ahultzeko, erruz lan egin beharko dute".

Zentzu honetan, baieztatu duenez, "zentzu gabeko lasterketari ekin diote"  EAJ-PNVk gobernatutako erakunde guztiak eta bereziki Bizkaiko Foru Aldundia eta José Luis Bilbao Ahaldun Nagusia "ahultzeko eta iraintzeko".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!