Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/23

Enkarterrietako EAJ-PNV pozik dago Customer Works enpresari ERE espedientea ukatu zaiolako

Enkarterrietako EAJ-PNV pozik agertu da Customer Works enpresari ERE espedientea ukatu egin zaiolako. Jeltzaleek beren zorion mezua adierazi nahi die zentraleko langile guztiei eta eskaria egiten dute langileen eskariak kontuan hartu daitezen. 

Ezagutzera eman
Erabakiak indartu egin du EAJ-PNVk mantendu duen jarrera. Subrogazio eskubidea eskatzen zuten langileek hamabi eguneko greba egin ondoren ERE espedientea guztiz bidegabea dela ezarri da, eta alegazioak hartu dira kontuan hau ukatzeko orduan.

Enkarterrietako EAJ-PNV taldeak eskualdeko lan egoera latzagoa izan daitekeela gogoratu nahi du eta egoera horren aurrean Euzko Alderdi Jeltzaleak bere esku dagoena egiten jarraituko du Customer Works enpresak oraingo egoeratik irtetea  lor dezan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!