Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/23

Santurtzi haserre Mamarigari eragindako kalte berriagatik

Santurtziko Udalak errefusatu egin du Mamarigatik abiatzen den metrorako sarbidearen ordainketa partekatua. Jaso duten azken berrien bidez esan zaie inaugurazioa "airean" dagoela eta zerbitzua orain dela hamabost egun irekita egon behar litzateke. Santurtziko jeltzaleek oraindik ez dakite hitzarmena nola onartu, suposatuko zaien kostea oraindik ezagutzen ez dutelarik.

Ezagutzera eman
Santurtzi haserre Mamarigari eragindako kalte berriagatik

ARGAZKIA JAITSI

Horrela ba, agerian dagoenaren arabera Santurtziko bizilagunek luzaroago itxaron beharko dutela metroa auzo honetara iritsi arte. Zartada berria udala eta biztanleria egoera zailean jartzen duena, are gehiago Lopezen exekutiboak berak duela bi hilabete iragarri zuelako zoru azpiko funikular modernoa  martxan jarriko zela uztailaren 15ean. Agerikoa da hau ez dela esan bezala gertatu.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!