Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/23
Durangoko alkateak alderdi sozialistako bozeramaleren ´jarrera doilorra´ eta ´moralgabea´ salatu du
Uztailaren 20ko osoko bilkuran, Durangoko PSE-ko bozeramaleak EAJko Gobernu taldea salatu du "terrorismo-kontuetan bestaldera begiratzeagatik eta anbiguotasunez eta sentiberatasun ezaz" jokatzeagatik. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak alderdi sozialistako bozeramaleren "jarrera doilorra" eta "moralgabea" salatu du.
Aitziber Irigorasek gaineratu du Durangoko EAJk "ez duela bere ibilbide demokratikoaren gaineko azalpenik eman behar, ezta terrorismoaren kontra daukagun konpromisoa berretsi behar ere, eta ez dugu onartuko ez Alderdi Sozialistak ez beste inork zalantzan jartzea ez bata ez bestea".
Aipatutako osoko bilkura horretan Txosnen gaineko ordenantza ere eztabaidatu zen, eta alkatea andreak azpimarratu du "terrorismoaren aldeko adierazpenak geldiarazi egin behar direla, baina herritarren adierazpen-askatasuna murriztu gabe".

Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS