Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/23
“Ez da bat ere etikoa Gurutzetako ospitalearen 55. Urteurrenean hainbeste gastatzea eta langileei soldata txikitzea”
Fatima Ansotegi Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVren legebiltzarkideak salatu duenez, "ez da etikoa" Eusko Jaurlaritzak diru publikoa "behar ez diren ospakizunetan" gastatzea, Gurutzetako (Bizkaia) ospitalearen 55. Urteurrena ospatzeko eginkizunean kasu, eta "aldi berean langileen soldata txikitzea".
Ansotegik azaldu duenez, aste honetan egin den ospakizuna "oraingo exekutiboaren inkoherentziaren beste erakuslea baino ez da" eta "ez da etikoa" oraingo krisi eta gizarte murrizketa egoeran.
Ordezkari jeltzaleak Eusko Jaurlaritzari galdetu dio ospakizunerako gastuen inguruan; ospakizuna bera "gehiegikeriatzat" jo du, bertan "gehiegizko eta proportziorik gabeko gastua egin delako". Gaineratu duenez, "sindikatuek ere gaitzetsi dute diru xahutzea izan den hau".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS