Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/23
Atxondoko EAJ-PNVk ANV herrigunean egiten ari den zuhaitz mozketa salatu du
Atxondoko EAJ-PNVren udal taldeak ANVren Gobernu taldea herrigunean eta oraingoan Zearreta auzoan egiten ari den zuhaitz mozketa berria salatu du. Duela egun batzuk talde jeltzaleak eskutitza bidali zion udaleko alkateari, ulertzen ez duten jarduerari behin betiko amaiera ematea eskatzeko.
"Guztiz onartezina da kalean jakitea zioa iresgarritasuna irabaztea dela, batez ere gune horretan Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera egin duelako zentzu horretan hobetzeko. Edonola ere, iresgarritasuna eta ingurumena ez lirateke bata bestearen kontra jarri behar eta bestelako alternatibak ere badaude", arrazoitu du Miguel Angel Buruaga Atxondoko Udalean EAJ-PNVren bozeramailea denak. Honek udal teknikariari auzokideen eskutik jasotako neurri bilduma bat eskaini dio, neurriak "denak dira bideragarriak", bozeramaileak berak esan duenez.
Atxondoko udal Gobernuaren jarduera guztiz arbuiagarria da hau ez delako arbolak espaloietatik kentzeko mozketa egiten den lehen aldia. Jeltzaleek duela urte bi kokatzen dute azkena eta herrigune osoan berrogeita hamar bat arbola moztu ziren eta EAJ-PNVren udal taldearen ekimenez eta auzolagun batzuen laguntasunarekin gelditu egin zen. Esan dutenez, "auzokideek ere gure moduan uste dute, iresgarritasuna lortzeko bada, beste alternatibak daudela".
Atxondoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, hauek ez dira aztertu eta ANVren Gobernu taldeak entzungorrarena egin du informazio eskariaren aurrean eta gauza guztien gainetik ez da gelditu arbola mozketa indiskriminatua Zearreta auzorako sarbide berriztatu honetan. "Entzun egin dugu arbola zatiekin konpost ekologikoa egingo dela. Espero dugu horrela ez izatea eta behingoz gelditu daitezela, hogei bat arbola moztu dituztelako", ezarri du Miguel Angel Buruaga Atxondoko EAJ-PNVren bozeramaileak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS