Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/26
Txorierriko EAJ-PNVko udal taldeek uholdeak ekiditeko eskaerea luzatzen deutsie Gobernuari
Txorierriko udaletako EAJ-PNV udal taldeek Eusko Jaurlaritzari uholdeak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartzeko eskaerea aurkeztu dabe eztabaidatzeko osoko bilkuretan. Legebiltzarrean EAJ-PNVren taldeak oso antzeko proposamena egin ebanean sozialistek eta popularrek atzera bota eben.
Plenoetan eztabaidatzeko mozino edo proposamenak Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera nagusi bi daukaz eskumena daukana dan neurrian. Alde batetik, Asua ibaiaren ibilbidea zuzentzea. Euria dala-eta ibaia hazten danean ibai inguruko pertsona eta ondasunetan kalterik sortu ez dagian. Neurri hau Erandio eta Sondikarentzat garrantzi handikoa da. Bestaldetik, Asua ibaia eta bertara doazan beste ibaien ubideak, aldiro aldiro, garbitzea.
Pasa dan hilean izandako euriteek kalte haundiak sortu ebezan Txorierrin. Asua ibaiak hazi eta zenbait lekutan gainezka egin eban. Zenbait etxetan ura sartu egin zan, errepideak moztu egin behar izan eben eta kalte ekonomiko ugari izan ziran. EAJ-PNVk horrelako egoerak ezin dirala errepikau uste dau eta neurri eraginkorrak hartzea eskatzen deutso jagokon erakundeari, hau da, Eusko Jaurlaritzari.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS