Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/28

Patxo Igartua: “Udalak hondartzarako sarbideen eta aparkalekuen gainetik egon beharko luke”

Gorlizko udalean EAJ-PNVren bozeramailea den Patxo Igartuak Onda Cerori eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "Udalak hondartzetarako sarbideen eta aparkalekuen gainetik egon beharko luke". Hondartza zabaltzeko lan handia egin den arren  "ez dago jarduera eta zerbitzurik", salatu du talde jeltzaleak.

Ezagutzera eman
Igartuak azpimarratu duenez, bi milioi euroko kopuru hau partida honetarako aurreikusten ez ziren jardueretan inbertitzen ari dira, "eta EAJ-PNVren legebiltzarkideek negoziatu egin zuten hondartzarako sarbidea egokitzeko eta  lanetan galdu diren aparkaleku handi biak berreskuratzeko".

"Egindako lanaz pozten gara, jakina, hondarra irabazten dugulako eta horrekin batera ibilbide ederra, herrigunetik hondartzaraino doan beste ibilbidea.... baina 150 aparkaleku berrietan baino ez da eragin eta 1000 dira galdu direnak, eta bi milioi hauek inbertitzeko orduan aurreikusita ez zeuden beste jarduerak ere egin dira", hau da, erakunde publiko eta enpresa pribatuetako gastuak ordaintzea, Astondon segurtasun sarea jartzea eta harriak kentzea, zehaztu du EAJ-PNVren bozeramaileak.

Hondartzara iristean aparkalekurik gabe dagoen jende multzoak ospitalerako sarbidea eta bertako funtzionamendua oztopatzen du. "Lehen udaltzainak jartzen genituen sartzeko errotondetan, aparkaleku kopuruaren inguruko informazioa eman zezaten. Orain jendea barruraino sartzen da inork ez dielako ezer esaten eta anabasa areagotu egiten da".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!