Prentsa Aretoa
Berriak
2010/07/28
Erandioko Udalak ETAk udalerrian eragindako biktima biak omenduko ditu
Erandioko Udala ostegunean Oroimenaren Mapan sartuko da ETAk udalerrian eragin dituen bi biktimei eskainiko zaien omenaldiaren bidez. Udaleko ordezkariek aditzera eman dutenez omenduak 1982ko irailaren 22an hil zen Emilio Fernández Arias Marina brigada eta 1991ko azaroaren 7an atentatuan hil zen urte biko Fabio Moreno umea izango dira, biak ETAk eragindako erasoetan hilak.
Omenaldia eguerdiko hamabietan hasiko da eta Udaletxe aurrean irakurriko da Bortxakeriak eta terrorismoak eragindako biktimei aldarrikapena egiteko Adierazpen Instituzionala. Ekitaldi berean eta udaletxe barruan, bereziki egindako koadroa erakutsiko da betibizia lorea barnean duena. Ekitaldian izango dira biktimen senideak, kargu publikoak, udal korporazioko kideak eta Erandioko hainbat elkarteetako ordezkariak.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












