Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/29

Urdulizko Udalak argi berdea eman dio 28 etxebizitzako bigarren promozio publikoari

Urdulizko Udaleko Osoko Bilkurak argi berdea eman dio 28 etxebizitza egiteko promozio publikoari eta horrekin batera berresten da toki administrazioak etxebizitza publikoarekin duen konpromisoa. Etxebizitza berriak Kareabi kalean egongo dira, futbol zelaiaren ostean dagoen orubean.

Ezagutzera eman
"Honakoa beti da albiste ona, etxebizitza udalerriaren beharrizana baita", baieztatu du Urdulizko alkate den Juan Olea jeltzaleak. Olearen ekimenez, Udala izango da auzokideentzako etxebizitzak gordetzeko xedea duen egitasmoa bideratuko duena. Egitasmoa idazteko ardura hartu duten arkitektoek agiria urrirako amaituta izan beharko dute.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!