Prentsa Aretoa

Berriak

2010/07/29

Zallak gazteen arteko irakur zaletasuna bultzatu nahi du

Zallak gazteen arteko irakur zaletasuna bultzatu nahi du. Udalak eta ikastetxeek Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean irakur zaletasuna bultzatzeko lehiaketa antolatu dute.

Ezagutzera eman
Zallak gazteen arteko irakur zaletasuna bultzatu nahi du

ARGAZKIA JAITSI

Oporraldi honetan Gazte Zentroak, Euskara arloak eta liburutegiaren artean Tragalibros izeneko egitasmoa antolatu dute, 10 eta 16 urteko gazteen artean irakur zaletasuna sustatzeko xedea duena.

Bost liburu hauek parte hartzaile guztiei ematen zaizkie aldi berean eta azarora arteko epea izango dute irakurtzeko. Gero, saria jasoko dute  argudioa hasierako orrialdetik amaierara jarraitu dutela egiaztatzen badute.

Eta horretarako erantzun beharko dira  liburuetan agertzen diren pertsonaiek bizi dituzten egoeren edo beren ezaugarrien inguruko galderak. Liburu hauek gai anitzen ingurukoak dira, abenturazkoak, beldurrezkoak eta fantasiazkoak.

Udalak egitasmo honetan sartu ditu irakasleak: izan ere, lehiatzeko liburuen zerrenda Mimetiz eta Mikel Deuna ikastetxeetako irakasleen artean egin izan da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!