Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/17
Barakaldoko EAJk zoritxarrekotzat jo du PSEk abuztua aprobetxatzea langileen eskubideen aurkako neurriak martxan jartzeko
Barakaldoko EAJren udal taldeak zoritxarrekotzat jo du Gobernu taldea "ezkutuan" ibili izana eta abuztua aprobetxatu izatea udal langileen eskubideei eragiten dieten neurri batzuk onesteko, adibidez erretiro aurreratuen gaia edo Udaltzaingoaren antolamenduaren egutegia.
EAJk eskatu egin du gaia, berriro ere, mahai gainean jar dadila, izan ere, ez du ulertzen zergatik egon den horren presa handia gai horiek onesteko abuztuko ezohiko osoko bilkura batean, langile ugari oporretan dagoela jakinda. Soldaten kopuruan egondako beherapena uztailetik aplikatzen ari zaie funtzionarioei, eta haiek negoziazio txanda irekitzea eskatu zuten eragiten zieten gainerako neurriak nola aplikatuko zitzaizkien eztabaidatzeko.
Barakaldoko alderdi jeltzalea soldatak murrizteko neurriak aplikatzearen aldekoa da, eta horregatik eskatu du idatziz bere udal taldeari soldata murriztapena aplika diezaiotela. Hala eta guztiz ere, Gobernu espainiarraren Dekretua aplikatzea erabaki zuen bozketan abstentzioaren bidetik jo du, izan ere, ez dator bat talde sozialistaren estiloarekin, alegia, erabakiak inposatzearekin gainerako neurriak udaleko lantaldearekin negoziatu gabe.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS