Prentsa Aretoa

Berriak

2010/08/18

Aldundiak txakolinaren sektorea bultzatu du upategiak arte-erakustoki bihurtuz

Aldundiak txakolinaren sektorea bultzatu du upategiak arte-erakustoki bihurtuz. UBE eskultorearen erakusketa ibiltaria Doniene Gorrondona Upategian dago ikusgai.

Ezagutzera eman
Aldundiak txakolinaren sektorea bultzatu du upategiak arte-erakustoki bihurtuz

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiak azarora arte mantenduko du Ktart proiektua. Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzan aurkeztu ondoren, zenbait txakolin-upategitatik pasatu da. Ekintza ibiltaria da, txakolin-upeltegiak eskulturari buruzko erakusketa-areto bihurtzen dituena. Proiektu horren bitartez, eskulturaren sorkuntzaren eta txakolin produkzioaren arteko fusioa egin nahi da, horrela, mota askotako ikusleentzako kontzeptu erakargarria sortuz.

Proiektuaren helburua honako hau da: upeltegietara joan ohi diren bisitariak, artearengan interesa dutenak eta bien arteko fusioak erakartzen dituenak Bizkaiko txakolinaren upeltegi batzuetan antolatutako ekintzetara hurbildu ahal izatea. Txakolinaren upeltegiak ekoizpeneko zentro soil izatetik topaketa leku izatera igarotzen dira horrela, arteaz eskuan txakolin on bat dela gozatzeko leku.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!