Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/19
Ortuzar-ek ezker abertzaleko buruei eskatu die azaltzeko kale borrokako erasoek nola eragiten dioten euren estrategia politikoari
EAJ-PNVko BBBko buruak, Andoni Ortuzar-ek, uste du kale borrokako erasoak ezker abertzalearen lidergoari eginiko "pultsua" direla. Horrela, bizkaitarren burukide jeltzaleak ezker abertzaleko buruei eskatu die azaltzeko ekintza horiek nola eragiten dioten euren estrategia politikoari; izan ere, Ortuzar-en ustez, "ustekabean harrapatu dituzte".
"Ona izango litzateke lehen eskutik eta euren hitzetan jakitea zer azterketa egiten duten eta kale indarkeriako ekintza horiek nola eragiten dioten duela hilabete batzuk hasi zuten estrategia politikoari". RNEri eskainitako elkarrizketan, ezker abertzaleko ordezkariek erasoak ez gaitzesteari buruz galdetu diotenean, Ortuzar-ek hau esan du: "une honetan, zer pasatzen den oso ondo ez dakitela egongo dira", izan ere, "badirudi ekintza horiek ustekabean harrapatu dituztela, eta ez dakitela nola erantzun".
Ortuzar-ek adierazitakoaren arabera, "ezker abertzale erradikaleko alde politikoak beti izan duen ahulgunea dira inoiz kontrolatu ezin izan dituen indarkeria-ekintzak horiek". Horren ondorioz, "oso zaurgarriak dira", eta "euren diziplinatik kanpo dauden beste pertsona batzuek egiten dutenaren menpekoak".

Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS