Prentsa Aretoa

Berriak

2010/08/20

Barakaldoko EAJ-PNV udal taldeak udalari Konturri kalean neurketa akustikoa egin dezan eskatu dio

Barakaldoko EAJ-PNV udal taldeak udalari Konturri kalean zarata-maila neur dezan eskatu dio, hurbil dagoen enpresa batek eragindako zaratak salatzen dituzten auzotarren kexak egiaztatzeko.

Ezagutzera eman
Industria udalerriko alderdi jeltzaleak adierazi du aipatu kaleko toki babeseko etxebizitzetako auzotarrak EAJ-PNV taldearekin harremanetan jarri direla "denbora baitaramate egoera deserosoa pairatzen egun guztian zehar duten zaratagatik, asteko eguna eta ordua edozein dela ere" salatzeko.

Hala, EAJ-PNV alderdiak alkateari, Tontxu Rodríguez sozialistari, inguruko zarata-mailak neurtzeko bidezko jarduerak has ditzan eta bertako auzotarrek jasan dezaketen dezibel maila egiazta dezan eskatu dio, horrela, "herritarrek azaldutako kutsadura akustikoaren arazoa" egiaztatu eta konpontzeko izapideak has daitezen.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!