Prentsa Aretoa

Berriak

2010/08/24

Udalak eta konpartsek zeroan jarri nahi dute eraso sexisten kontagailua

Eraso sexisten kontagailua zeroan jartzea: horra hor Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek batera planteatu duten helburua; izan ere, bosgarren urtez jarraian, xede berarekin batu dira: eraso sexistak saihestea eta begirunea oinarri duten harremanak sustatzea.

Ezagutzera eman
Berriro ere "Bai beti da bai, ez beti da ez" da kanpaina honen leloa, Bilboko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailaren eta Jaien Sailaren ekimenez abiarazitakoa, betiere konpartsekin batera. Udalak eta konpartsek 2.000 txartel jarriko dituzte hiritarron eskura -Udalak inprimatutakoak-, egoera mota hauei aurre egiteko behar diren larrialdi-telefonoekin eta jarduketa-protokoloarekin -Bilboko Konpartsek prestatutakoa- jaietan erasorik gertatuz gero zer egin jakite aldera. Bi elementuok doan banatuko dira txosna guztietan.   

Horrela, 2.000 txarteletan inprimatuta egongo dira 24 orduko laguntza-telefonoak, bai Udaltzaingoarenak (092 eta 112), bai Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuarena (944701460), zeren eta bi zerbitzu horietan egoera mota hauei egun osoan zehar jaramon egiteko espezializaturik dauden pertsonak aritzen baitira. Halaber, txarteletan Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailari dagokion zerbitzuaren telefonoa ere jarriko da. Telefono horretara emakume orok deitu ahal izango du, goizeko orduetan, aholkularitza eta laguntza sozial, psikologiko eta juridiko espezializatua eskatzeko (94 420 48 38).
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!