Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/31
EAJren Barakaldoko udal taldeak dio A-8an, Errekaortun, ezarririk dagoenaren arabera instalatzen ari direla holtzak
Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalean duen taldeak adierazi duenez, A-8an, Errekaortu parean, holtzak instalatzen ari dira, ezarrita dagoenaren arabera. Alderdi Jeltzaleak azaldu du Errekaortuko auzotar batzuen deiak jaso dituela, Alderdiaren inplikazioa eskatze aldera; izan ere, auzotarrok "beldur ziren holtz hosgabetuak instalatzeko prozesuan atzerapena gertatuko ez ote zen".
Gai honi dagokionez, atzo bertan jarri dira harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin, eta hauek esan diete ezen, aurreikusita zegoenez, obrak burutzeko epealdia atzo hasi zela eta lau hilabete barru amaituko direla. Halaber, egiaztatu dietenez, proiektua iazko azaroan onetsi ondorik, espedientea normaltasun osoz garatu da, Kontratuei buruzko Legean ezarririk dauden izapideei erabat jarraiki.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












