Prentsa Aretoa
Berriak
2010/08/31
“Gure ateak itxita egongo dira, baldin eta enpleguaren arloko transferentzia Estatutuari doitzen ez bazaio”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek Estatuaren aurrekontu orokorren negoziazioari dagokionez Gobernu sozialistari ohartarazi dionez, "beste ate bati deika hastea dauka", zeren eta EAJren "atea itxita" egongo baita, baldin eta enpleguaren arloko politika aktiboak Euskadiri transferitzen ez bazaizkio, Autonomia Estatutuan ezarririk dagoenaren arabera.
Ortuzar jeltzaleak Europa Pressek egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, "beldur dira, oso" Eusko Jaurlaritzak ez ote duen transferentzia "txarto" negoziatuko, "argazkia bat ateratzeko presaz ibiltzearren". Horri guztiari dagokionez esan du esku artean "egiazko datuak" dituztela, Eusko Jaurlaritzaren "negoziazioaren bidea oso debaluaturik" dagoela erakusten dutenak, alegia; halaber, ohartarazi duenez, EAJrentzat transferentzia hau "giltzarri bat baino zerbait gehiago da". Zehazkiro, "Gobernu sozialistak, hots, Madrilgo Gobernuak Euskadirekiko eta euskal autogobernuarekiko borondate politikoa baduela erakusteko benetako giltzarria izango da hori".
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












