Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/01
Basauriko EAJ-PNVren iritziz negargarria izan da Gobernuko taldeak Pozokoetxeko obrei dagokienez egin duen informazioaren kudeaketa
Basauriko EAJ-PNVko udal taldeak gaitzetsi egin du Bizkaiko herri horretan egiten ari diren obrei buruzko informazioari dagokionez udal gobernuko taldeak burutu duen "kudeaketa negargarria". Ildo horretatik, adierazi du itxaron egin beharko litzatekeela eta Pozokoetxeko kolektorearen birmoldaketaren emaitzako mozketak atzeratu harik-eta herritarrentzako informazio kanpaina amaitu arte.
Basauriko jeltzaleen ustez lan horiek herriko "hiri mugikortasunean oso sentiberak" diren aldeak ukitzen dituzte, "trafikoaren eta zerbitzuen atal handia banatzen duten kaleetan" eragina dutelako. Halaber, gogorarazi dute herritar asko artean oporretan daudela eta itzultzerakoan "zirkulazio aldaketa itzelak aurkituko dituztela inolako informaziorik eduki gabe" eta uste dute horrexegatik "askoz ere logikoagoa" dela kanpaina informatibo bat egitea irailaren lehen astean "eskura dauden komunikabide eta euskarri guztiak erabiliz" eta, hori amaitu ostean, "trafiko mozketa horiei ekitea".
Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












