Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/03
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldea pozik dago El Regatoko autobusaren zerbitzuak hobekuntzak egin direlako
Barakaldoko EAJ-PNV pozik agertu da Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailak erantzun egin dituelako El Regato auzoko bizilagunen izenean EAJ-PNVk egin zituen eskariak. Auzokideek udal talde jeltzaleari bitartekaritza lana eskatu zioten autobus zerbitzuan hobekuntzak egin zitezen ordutegi eta geltokiei dagokienez.
"Euzko Alderdi Jeltzalearen helburua da auzokide eta elkarteekin batera lan egiten jarraitzea, eguneroko arazo eta zailtasunak gainditze aldera. EAJ-PNVk El Regatoko auzokideei eskertu nahi die gugan jarri duten konfiantza eta beren arazoen berri eman izana. Gure helburu bakarra da gure auzokideen eskariak jasotzea eta bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duten egitasmoak gauzatzea", esan dute udal taldearen ordezkariek.
Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












