Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/21
J.M.Iruarrizaga: “Poztu egin gara Aldundiek udalen gain duten finantza tutoretza onartua izan delako”
José María Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko foru diputatua pozik agertu da, Diputatuen Kongresuak baiezkoa eman diolako Parlamentuko Euskal Taldeak (EAJ-PNV) toki finantziazioaren arloan eginiko aldakizun proposamen bati: Parlamentuko Talde Katalanak mozio bat aurkeztu zuen Gobernuak toki finantziazioaren arloan duen politikari eta politika horrek toki erakundeek herritarren beharrei erantzuteko duten ahalmenean duen eraginari buruz, eta Kongresuak baiezkoa eman dio Euskal Taldeak mozio horri eginiko aldakizun proposamenari.
"Oso pozik gaude, gure Ekonomia Itunaren sendotasuna berretsi delako eta arrazoia eman digutelako era eta modu guztietara defendatu dugunoi euskal udalen gaineko finantza-tutoretza foru aldundiei ez beste inori dagokiela", adierazi du pozik Bizkaiko Ogasunaren arduradunak.
Iruarrizagak azpimarratu duenez, "Madrilen, PSOE eta PP alderdien ordezkariek EAJren ekimen baten alde bozkatu dute, eta Euskadin, aldiz, zain gaude oraindik ere Eusko Jaurlaritzak noiz erantzungo aurrekontuen egonkortasunari buruzko araudiaz egin genizkion eskaerei: ekainaren amaieran, Ogasuneko hiru foru diputatuek gutun bat bidali genion Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari, eta zain gaude oraindik ea noiz egingo den presazkotzat jo den Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak egin beharreko bilera".

Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS