Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/27
Urkullu: “EAJk sasi guztien gainetik aurrera egin du eta egingo du”
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk, aurtengo Alderdi Egunean ozen eta gogor milaka alderdikide eta alderdizaleen aurrean adierazi duenez, "sasi guztien gainetik Euskadik aurerra egiten du, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean ere". "Sasi batzuk bidea ezkutatu nahi dute eta beste batzuk bidea ukatu. Baina... bidea egon badago, eta aste honetan bertan erakutsi dugu. Bidean dabilenak daki bidearen berri, eta Euskadik aste honetan aurrera-urrats haundi bat eman du burujabetasunaren bidean".
Urkulluk azaldu duenez, "ez digu inork lagundu. Euzko Alderdi Jeltzaleak bakarrik egin du aurrera. Sasi guztien gainetik Euskadik aurrera egin du. Eta gaur denok ospatu egin behar dugu. Ibilbidea ez da inoiz erreza izan. Eta azkeneko hamarkada luze honetan, sasiak ugaritu egin dira Euskadiren ibilbidean".
"Eta galdetuko didazue: Jaurlaritzak ez du ezer egin? Bai, noski egin duela. Espainiako banderak leku guztietatik jarri. Telebistan eguraldi mapa aldatu. Betetzen ez duten. Estatutoaren festa antolatu. Euskaltel Euskadi taldeari "Spain" hitza sartzera behartu. Ertzaintzaren txapela aldatu. Eta "I need Spain" publizitate kanpaina ordaindu. Hori da sasi-Gobernu honek egin duena".
Bukatzeko azpimarratu du baita "joan zen urtean hemen berton konpromiso bat hartu genuen: oposiziotik Euskadi gobernatzea. Lopezek eta Basagoitik parre egiten zuten. Zenbat entzun egin behar izan dugun urte eta erdi honetan! Baina orain ezkutatu egin behar dira. Konpromiso hura egia bihurtu dugulako. PSE-PP bikoteak egiten ez duena, Euzko Alderdi Jeltzalea ari delako egiten. Urte hontan Kontzertu Ekonomikoa indartu egin dugu, inbertsio berriak ekarri ditugu, Espainiak Arabarekin zuen zorra ordaintzea lortu dugu. Eta orain Enplegurako Politika Eraginkorrak ekarri ditugu.Hori da politika eraginkorra, eta ez PSE-PPrena. Hori da sasi guztien gainetik aurrera egitea, nahiz eta gogor egiten zitzaidan zuei gauzak bide honetatik joan behar zirela esaten nizuenean iazkoan".
Bestelako parte hartzeak
Arabako Ahaldun Nagusi den Xabier Agirrek ere gaineratu duenez "gaur Araban gaude. Albo batera utzi nahi izan gintuzten orain dela urte bete eskas, baina ez zuten lortu. Arabaren imajina birtuala helarazi nahi izan digute baina eskaini nahi izan diguten hori ez da Arabaren benetako irudia. Estatuaren eta Euskadiren hobekuntza ekonomikoaren buru gara. Europara begiratzen dugu. Krisi garaian guk lortu dugu garapena mantentzea".
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia Forondan bildu diren alderdikide eta alderdizaleei zuzenean hitz egin die eta "gobernatzeko hiru modu" baino ez daudela gogoratu die. Bata da oraingo Eusko Jaurlaritzak eta bere Lehendakariak egiten duten moduan. Argazki eta handikeriaren politikarekin, "normalizazio" deitzen duten horren politikarekin". "Bigarrena da gure modua, Euskadi helburutzat duen politika. Eraikitzen, epe luzera begiratzen, inbertitzen, partekatutako egitasmoak egiten". Amaitzeko azaldu du hirugarren modua "Oposiziotik gobernatzea. Besteek egiten ez dutena eginda. Herri honetarako autogobernu zabalagoa ekarriz, denok izan gaitezen irabazle"
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Forondako zelaietan baita adierazi duenez " Euskadik atzerakada politiko, ekonomiko eta soziala pairatu du PSE-EE eta PP alderdien arteko Eusko Jaurlaritzarekin. Euskal gizartearen gehiengoak ez du PSE-EE-PP itun hau onartzen eta ez da Eusko Jaurlaritzaz fidatzen. Politika eta gizarte arloan erantzuna emateko garaia dugu. Eta, erantzun hori, EAJ-PNVk baino ezin du lideratu".
Lorea Ugarte, Iparraldeko 14 urteko abertzaleak onartu egin du "forondako zelai hauek abertzalez beterik ikusten ditudanean inbidia sentitzen dut. Euzko Alderdi Jeltzaleak lideratzen duten abertzaletasuna, gehiengo sozial eta politikoa ordezkatzen duen abertzaletasun hau ikustean, inbidia. Gero ezkerrekoek, erdialdekoek eta eskumakoek esango digute abertzaletasunak ez duela etorkizunik".
"Abertzaletasunak iragana, oraina eta, batez ere, Euskadin garatu ahal izateko, etorkizuna dauka. Euzko Alderdi Jeltzaleak ordezkatzen duen abertzaletasuna, ilusioaren, pasioaren, modernotasunaren, ongizatearen eta errespetuaren isla da. Abertzaletasuna aurrerapena eta gizarte eskubideen defentsa da. 14 urte ditut eta abertzale izateaz arro nago".
Iruñako Udaletxean EAJren zinegotzi den Rosana Navarrok azpimarratu duenez, "gogotik ariko gara Nafarroan aldaketa posible izan dadin, gure lurraldean sekula izan den tresnarik eraginkorrena baliatuz, Nafarroa Bai, hura baloratuz eta baloreez jantziz. Edonola, elkarrekin edota norbera bere bidetik joanda, EAJk beti helburu bera defendatuko du: etorkizun berri bati bai esatea, gureagoa den Nafarroa baten alde eginez, Nafarroa abertzaleago, aurrerakoiago eta gertuago baten alde. Nafarroa anitzago eta toleranteago baten alde. Sozialagoa den eta bere aitzindari eta arbasoei muzinik eginen ez dien herriaren alde. Nafarroa euskaldunago baten alde".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS