Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/27

Bizkaiko hirurogei udal, museo eta kultur erakundek baino gehiagok hartu dute parte Europako Jardunaldien hamargarren edizioa

Bisita gidatuak, mendiko ibilbideak, hitzaldiak, erakusketak, kaleko antzerkia, kontzertuak eta jarduera didaktikoak... Asko dira herritarrak Bizkaiko kultur ondarera hurbiltzeko proprosamenak. Aurtengo programan, jarduera ugari egingo dira Lurralde Historikoko eskualde guztietan, eta, Bizkaiko hirurogei udal, museo eta kultur erakundek baino gehiagok hartu dute parte programa prestatzen.

Ezagutzera eman
Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatu Josune Ariztondok aurten Bizkaian jorratuko den gaiari buruz hitz egin du: gure arbasoen mentalitatea, pentsaera. Izan ere, mentalitate horrek Artea pentsatzeko era jakin bat sortu zuen; oso material espezifikoak erabiltzen ziren eta sortzeko era oso konkretua zen -bereziki haritzaren zura erabiltzen zen-: inguruak baldintzaturiko espiritualtasunaren eta bizitzeko moduaren isla.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!