Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/27
III. Bilboko elkarrizketak: gure munduraren eraldaketa
Irailaren 27an eta 28an egingo dira Euskalduna jauregian. Hilaren 27an, ateak itxita. Hilaren 28ko mahaingurua, Iñigo Urkulluk parte hartuko duelarik, hedabideentzat irekia.
Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Alderdiak "Bilboko elkarrizketak" topaketen hirugarren aldia antolatu dute; aurtengoak irailaren 27an (16:00etatik 18:00etara) eta 28an (9:15etik 14:30era) egingo dira, Bilboko Euskalduna jauregian. "Amerikako berrehungarren urteurrenak, etorkizunari begira" izenburupean, aipatu jardunaldi biotan, Latinoamerikak dituen erronkei buruz hitz egingo da, honako alderdi bi hauetatik bereziki: bateko, Kontinente gisa eta XXI. mendeari begira, eta besteko, Europarekiko harremanak. Elkarraldi horretan zenbait politikari latinoamerikarrek eta europarrek eta nazioarteko aditu batzuek parte hartuko dute.
Horrenbestez, astelehenean, hilak 27, jardunaldiok irekitzeko, Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak; Gutenberg Martínez Txileko Miguel de Cervantes Unibertsitateko errektorea eta Txileko Diputatuen Ganberako eta ODCAko (Amerikako Kristau Demokraten Erakundea) mahaiburu ohiak, eta Koldo Atxutegi, EAJ-PNVren Kanpo Harremanetarako Batzordeko Latinoamerikarako aholkulariak hitz egingo dute.
Ondoren, mahainguru bat egingo da "Latinoamerika 1810-2010. Bertan izandako aurrerapenen eta egiteke dauden atazen azterketa" izenburupean. Mahainguruan honako hauek parte hartuko dute: Antonio Carámbula, Uruguayko Turismo Ministerioko zuzendari nagusia (Frente Amplio), zeinek ekonomia- eta gizarte-arloen ikuspegitik jardungo baitu; Sebastián Acha, parlamentari nazionala Patria Queridako (Paraguay) burukidea, zeinek ikuspegi politiko-instizionaletik hitz egingo baitu; Gutenberg Martínezek Kristau Demokraziarenetik jardungo du, eta Oscar Luis Ensinck ACEPeko (Herri Ikaskuntzetarako Elkarte Zibila) presidenteak ere parte hartuko du.
Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












