Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/27

Ortuzarren ustetan “ulertezina da” lehendakariak urte betean ahaldunekin hitz egiteari uko egin izana

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak "ulertezin" jo su Patxi López lehendakariak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiekin  "ia urte betean" hitz egiteari uko egin izana. Onda Cero irratiari igaro den ostiralean eskainitako elkarrizketan zehaztu zuenez, berak ez zuen ondo ulertu ostegunean Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean esan zuena, hau da,  aldundiak ez dituela euskal zerga sistemaren inguruan hitz egiteko deituko,  2011ko maiatzeko hauteskundeen ostean osatuta geratu arte.

Ezagutzera eman
Ortuzarren ustetan “ulertezina da” lehendakariak urte betean ahaldunekin hitz egiteari  uko egin izana

ARGAZKIA JAITSI

Zentzu honetan, Patxi Lópezi galdetu dio benetan ez ote duen Ahaldun Nagusiekin ekainera arte hitz egiteko borondaterik. "Ez al dago ahaldun nagusiekin hitz egiteko ezer? Euskadik ez al du erakundeen arteko lankidetza beharrezko duen arazorik?".

Beste alde batetik, EAJ-PNVren BBBren lehendakariak nahi du José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuko presidenteak Euskadin "aldi berria sortzen" laguntzea; ETArik gabe eta esparru politikoan ari den ezker abertzalearekin. Hori izango da talde jeltzaleak Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko mahaian jarriko duen gai bat.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!