Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/28

Sestaoko EAJ-PNVren esanetan, Txabarri birgaitzeko egitasmoa ez da nahikoa

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak "eznahiko" jo du Txabarri birgaitzeko egitasmo berria eta "osoko jarduera"  martxan jartzea exijitu du konponketaren beharra duten 25 etxebizitza blokeei erantzuna emateko. Salatu duenez, Sestao Berriren Administrazio Kontseiluak "ez du oraindik hirigintza ekimen hau onartu". 

Ezagutzera eman
Sestaoko EAJ-PNVren esanetan, Txabarri birgaitzeko egitasmoa ez da  nahikoa

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari esan dio  apustu "handiagoa" egin behar duela Sestao herriarentzat, eta bere aurrekontuan aurreikusi behar duela "bost urteko epean, eraikin guztiak birgaitu ahal izateko diru nahikoa". Beste alde batetik,   gaitzetsi egin du Eusko Jaurlaritzak eta Udalak akordioa prentsaren bidez aurkeztu izana,  "onartuta egon baino lehen eta Sestaoko gainerako alderdi politikoek ezagutu baino lehen". "Sozialisten eta José Luis Marcos Merinoren  ezaxolatasunaren adibide berria da, argi utzi baitute gobernatzeko dituzten erak".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!