Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/29
Garbigune mugikor berriak udalerriko auzo desberdinetara hurbilduko du birziklatzea eta hondakin toxikoak uztea ahalbidetuko
Getxoko Udalak datorren ostiralean, urriaren 1ean, abiatuko duen Garbigune mugikorraren zerbitzu berriak, udalerriko auzo guztietako bizilagunei etxean sortutako hondakin aleak asteburuetan tamaina handiko edukiontzi batean pilatzea ahalbidetuko die, ondoren birziklatuak izan ahal izateko.
Garbigune mugikorrean Getxoko auzotarrek hondakin toxikoak zein orain arte birziklatzen ez ziren beste hondakin batzuk ere utzi ahal izango dituzte. Hala nola, olioak; pintura, laka eta berniz hondarrak; fluoreszente eta lanparak; iraungitako sendagaiak; hondakin elektronikoak; izotz-kontrakoak; disolbatzaileak; hidrokarburo hondakinak; toner/tinta-kartutxoak; CDak eta elektratresna txikiak (mikrouhin-labeak, irratiak, ...), besteak beste.
Garbigune mugikorra ostiral arratsaldetan izango da, 18:00etatik 21:00etara, Areetako Geltoki plazan; larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00tera, Algortako Geltoki plazan; larunbat arratsaldetan, 18:00etatik 21:00tara, Bidezabalgo anbulatorioko plazan; eta igande goizetan, 10:00etatik 14:00tara, Iturgitxi Parkean, Villamonte aldean. Emaitzak onak badira, ondoren garbigune mugikorra beste auzo batzuetara ere eramango dute.
Alkateak, Imanol Landak adierazi duenez, Udalak urrats berria ematen du birziklapena sustatzeko estrategian eta Getxon jasangarritasunaren aldeko lanean, Garbigunea auzo desberdinetara hurbilduz. Landaren iritzian, garbigune mugikorra aipatu estrategiarentzat erantzunik egokiena da, "uste baitugu ezin dugula jarraitu herria edukiontziz betetzen, erraz ibiltzea oztopatzen baitute, aparkaleku kopurua murrizten baitute eta beren gestioan ere trabak eragiten baitute, ez baitira denak modu eta denbora berdinean betetzen. Garbigune mugikorra erantzunik egokiena da traba horientzat".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS