Prentsa Aretoa
Berriak
2010/09/29
Barakaldoko EAJ-PNVk udal tasa eta zergak izoztea eskatu du
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak ekimen ekonomiko batzuk aurkeztu ditu une latz hauetan auzokideen egoera hobetzeko xedez. Taldeak udal arduradunei datorren urterako tasak eta zergak izoztea eskatu die, oraingo krisialdi garaian auzokideen zama arintzeko. Bigarren proposamen baten bidez, Gobernu taldeari eskatu diote OHZren Zergaren hobaria onartzea, diru sarrera baxuak dituzten herriko alargunei zuzendua.
"EAJ-PNVk argi du zein den udalaren diru egoera, baina Barakaldoko hiritarrak ez daude zerga karga handiagoa jasateko moduan. Udal kontuak ondo egiteko, bi bide baino ez daude: zergak igotzea ala gastuak murriztea. Horregatik, iaz egin genuen moduan, aurten ere, behar ez den gastua murriztea eskatu diogu Gobernu taldeari".
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












