Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/30

Durangok eta CEAR erakundeak etorkinentzako doako antzerki tailerra eskaintzen dute

Durangoko Udalak eta Errefuxiatuei Laguntasuna emateko Euskadiko Batzordeak antzerki tailer soziala sustatu dute hiritargoa asilo eskubideaz eta errefuxiatutako pertsonen errealitateaz sentsibilizatze aldera.

Ezagutzera eman
Tailerra San Agustin Kultur Gunean egingo da urriaren 18, 21, 25 eta 28an eta azaroaren 4, 8, 11 eta 15ean 19:30etatik 21:30etara. Parte hartzea doakoa da. Pertsona interesatuek izena eman ahal dute e-mezua ceareuskadi@cear.es  bidalita edo 944248844, telefonoaren 210 luzapenera deituta (epea zabalik tokia dagoen bitartean) .

Jazarpen politikoak, globalizazio neoliberalaren eraginak, ingurumenaren degradazioa, generoagatiko jazarpena, mehatxuak eta erresistentzia mugimenduen kriminalizatzea... dira munduko milioika pertsonen  leku aldatzearen arrazoiak. Errealitate honetara hurbiltzeko, Garapen Bidean Antzerki Taldeak jokoaren, gorputz adierazpenaren eta elkarreraginaren bidez landuko du Euskadin bizi diren pertsona desplazatuen errealitatea".

Antzerki tailerra "Asilo eskubidea Bizkaiko udalerrietan; Garapenerako heziketarako proposamen partehartzailea" egitasmoaren barruan kokatzen da eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua da. Bilbao, Getxo, Barakaldo, Gernika, Basauri eta Durango herrien kolaborazioa jaso du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!