Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/30

Getxoko Udalak 124.770 euro emango ditu eskolako lehen gastuekin laguntzeko familiei

Getxoko Udalak 124.770 euro bideratuko ditu familia getxotarrentzat beren seme-alaba txikien eskolako gastuetan laguntzeko 2010-2011 ikasturtearen hasieran (10.000 bat ikasle dira, udal Hezkuntza arloaren arabera).

Ezagutzera eman
Getxoko Udalak 124.770 euro emango ditu eskolako lehen gastuekin laguntzeko familiei

ARGAZKIA JAITSI

Getxoko alkateak, Imanol Landak, gogoratu du aparteko neurria dela hau, "gaur egun ekonomiak bizi duen beheraldiaren harira hartutakoa. Laguntza zuzena da familientzat eta bestelako erakunde publiko zein pribatuk emandako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera jaso ahal izango da, Dirulaguntzen Udal Ordenantzak ezarritako baldintzen arabera. Diru-laguntza ondo etorriko zaie seme-alaba txikiak eskolan duten familiei".

Hezkuntza zinegotziak, Begoña Ezkurrak, bere aldetik, jakinarazi duenez, laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Getxoko erroldan gutxienez 2010ko urtarrilaren 1ko antzinatasuna duten pertsonek, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan seme-alabak eskolan izanik, baita antzinakotasun berberarekin erroldatuta duten DBHko mailara artekoak ere (hauek barne). Era berean, laguntza jaso ahal izango dute ere udalerritik kanpoko eskoletan dauden ikasleek. Neskato edo mutiko bakoitzeko eskaera bat izapidetu ahal izango da. 2009an 4.600 eskaera aurkeztu ziren.

Eskabide-orriak Getxoko Herritarren Arretarako edozein Bulegotan aurkeztu ahal izango dira, urriaren 1etik 15ra arte.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!