" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2010/09/30

Eusko Legebiltzarrak Sestaoko behe aldea berreskuratzea onartu du EAJ-PNVren eskariz eta akordioa “historikotzat” jo du alderdi jeltzaleak

EAJ-PNvren legebiltzar taldeak aditzera eman duenez, bere ekimenez Eusko Legebiltzarrak "akordio historikoa" lortu du, Sestaoko behe aldearen birgaitze prozesua arintzea ahalbidetuko duena.

Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak Sestaoko behe aldea berreskuratzea onartu du EAJ-PNVren eskariz  eta  akordioa “historikotzat” jo du alderdi jeltzaleak

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk baieztatu duenez, bere taldeak gainerako alderdi politikoen babesarekin onartu duen Ez Legezko Proposamenarekin Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio herriko Birgaitze Sozio-ekonomikorako Egitasmoan bildutako jarduerak martxan jartzea. Honen berrikuntzarik nagusiena da Ganberak Exekutibo Autonomikoari eskatzen diola egin beharreko jarduerak hiru alditan banatzeko egutegia egin dezala.  

Halaber, talde jeltzaleak azpimarratu duenez, "birgaitze prozesua denboran luzatu ez dadin, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaio 2011 urteko aurrekontuan sar dezala urte anitzetarako aurrekontua jarduerei aurre egin ahal izateko eta konpromiso maileguak 2014 urtera arte ezarriz, urte hau barne".

Leire Corrales Goti legebiltzarkide eta Sestaoko zinegotziak aditzera eman duenez, "akordio hau benetan baikorra da Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailaren mahai gainean jartzen duelako herriko behe aldea birgaitzea ahalbidetuko duen agindua, EAJ-PNVk duela hilabete batzuk bilatzen zuen helburua".

Ez Legezko Proposamenak islatzen duenez, Eusko Jaurlaritzak lankidetza egitasmoa bultzatu beharko du Sestaoko Udalarekin Sestao Berri sozietate publikoaren bidez, 2005 urtean Etxebizitza eta Gizartekintza Sailak eratu zuen erakundea, birgaitze gaietan garatu beharreko jarduerak zuzentzeko.

Halaber, akordio honek Txabarri-El Sol auzoa Birgaitzeko eta Berriztatzeko Egitasmo berezia bultzatuko du eta inguru honetan dauden 25 etxebizitza bloke birgaitu ahal izango dira.

Era berean, Gotik Sestaoko Udalean 2003 urtera arte izan diren Gobernu sozialistei egotzi die "behe aldearen degradazioa ".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!