Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/01
Eusko Jaurlaritzak ez dio erantzun Muskizen 37 lanpostu sortzeko eskariari
Muskizeko EAJ-PNVren udal taldea "kezkatuta" agertu da Eusko Jaurlaritzak oraindik ez diolako erantzun Euskadi 2009 egitasmoaren eskariari. Honen bidez 37 lanpostu sortzea eskatzen zen, hau da, 500.000 euroko aurrekontua suposatzen dutenak. Talde jeltzalearen aldetik azaldu dutenez, egitasmo honek aurreko urteetan Auzolan egitasmoaren bidez betetzen zuen eskariari erantzuten zaio, hau da, bazterketa egoeran dauden 16 pertsona inguru kontratatzen zirelarik.
"Eusko Jaurlaritzaren enplegu egitasmo honen arauak biltzen dituen 2009ko azaroaren 27ko EHAAren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, eskariak ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da eskatu zen egunetik zenbatuta, eta epe hori igarota erantzuna ezezkoa dela ulertuko da", adierazi dute. Muskizeko EAJ-PNVk baieztatu duenez, eskari hau igaro den ekainaren 21ean bidali zen Udaletik, eta beraz hiru hilabete baino gehiago igaro dira.
Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












