Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/01

Euzko Abertzaleak taldeak bi ekimen erregistratuko ditu Indiako itsasoan ari diren atun-ontziak babesteko

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak bi ekimen erregistratuko ditu Diputatuen Kongresuan, Defentsa Nazionalerako Legeak aurreikus dezan marina infanteak  ur arriskutsuetan lan egiten duten atun-ontzietan itsasoratzeko aukera eta itsasontziek batasunetik kanpoko herrialdeetako banderarik har ez dezaten eta beraz, Europar Batasunaren legeria urratu ez dezaten.

Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak bi ekimen erregistratuko ditu Indiako itsasoan ari diren atun-ontziak babesteko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV taldeak Legebiltzarreko hainbat eztabaidetan mantendu duenez, Defentsa Nazionalerako oraingo legeak ez du oztopatzen marina infanteak itsasontzi zibiletan itsasoratzea, baina Espainiar Gobernuak eta zehatzago Carme Chacon Defentsa Ministroak "legeak ez du onartzen" esan dutenez, EAJ-PNVren Legebiltzar taldeak ekimen hau aurkeztu du legea erreformatzeko eta aukera hori aurreikus dadin.

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV taldeak aditzera eman bezala, batasunaren neurri hau aplikatuko balitz, itsasontziek ez lukete hartuko batasunetik kanpoko herrialdeetako banderarik hartuko (batez ere Asia edo Afrikako banderak) eta ondorioz batasunaren arauen urratzeak ekidingo lirateke ingurumen, itsas ingurunearen babesa eta arrantzaleen lan eskubide arloan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!