Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/01
“ETA kontrapisuarena egiten eta ezker abertzalearen beraren iragarpenak kontra-programatzen ari da”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, ETAren komunikatuetan "garrantzizkoena falta da, ez digulako esan behar diguna esan; eta batzuetan komunikatuak eta idazki nahasi horiek irakurtzen ditugunean, egiaztapenak baino zalantzak sortarazten ditu ETAk orain duen jarreraren inguruan".
Bere esanetan, ETAk "ahal den neurrian atzeratu nahi du ezker abertzaleak prozesu honi eman nahi dion erritmoa" eta "kontrapisuarena egiten ari da eta kontra-programatzen ezker abertzaleak berak egiten dituen iragarpenak". Horregatik esan duenez, "tentsioa emango da eta espero dezagun gehiengoa izatea bortxakeria aldiari amaiera eman nahi diona eta bide politiko eta demokratikoetara igaro nahi duena; beste batzuk izanik gutxienekoak eta espero dezagun bere jarrera aldatuko dutela".
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












