Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/07

Bilbao: ´Aldundiak Guggenheim bakarrik bultza dezakeen arren, ez dugu Jaurlaritza konbentzitzea baztertzen´

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru ahaldun nagusiaren esanetan Foru Aldundiak gaitasuna badu Urdaibaiko Guggenheim museoaren hedapena bakarrik bultzatzeko, baina ez du baztertzen Eusko Jaurlaritza konbentzitzea "egiten ari den bakarra egingo dena atzeratzea delako".

Ezagutzera eman
Bilbao: ´Aldundiak Guggenheim bakarrik bultza dezakeen arren, ez dugu Jaurlaritza konbentzitzea baztertzen´

ARGAZKIA JAITSI

"Pena handia ematen dit interesgarriak izan daitezkeen gauzak ez egitea,  batez ere ezetzaren argudio bakarrarekin eta" ez dut onartuko Bilbao jaunak maketak hauteskunde kanpainara eramatea" pentsatzeagatik, eztabaida gai horretara murriztea ikusmira laburrekoa izatea baita".

Bilbaok gogoratu nahi izan du bart gauean Guggenheimek urtero babesle, ohorezko kide, enpresa elkartu eta nazioarteko lagunentzako antolatu ohi duen gala afaria ospatu zela. "Eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaririk ez zen bildu Guggenheim-en ekitaldi nagusian". Ahaldun nagusiak esan duenez, "Gaur egun dugun Guggenheim museoa hain garrantzitsu eta estrategikoa bada, ez dut ulertzen Patxi Lópezen Exekutiboko inor ez etortzea Museoaren gala afarira".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!