Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/08
Agirre lehendakariaren zin egitea antzeztu da Gernikako Batzar Etxean
Duela 74 urte gertatu zen bezala, Batzar Etxearen eta Gernikako arbolaren inguruak jendez gainezka egon ziren. Eszenatoki bakar batek bi aldi uztartu zituen. Baina, oraingo honetan egin denarekin, euskaldun guztiek historia liburuetan ikusi dituzten sepia koloreko argazkiek egiazko koloreak hartu zituzten. Lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrenaren zioz egin den dokumentalaren grabaketak osoko arrakasta lortu zuen. "Lehendakariaren figura omentzea, Exekutibo ausart haren legezkotasun demokratiko eta politikoa aldarrikatzea eta politikari zintzo haiek askatasun eta autogobernuaren alde egindako lana laburbiltzeko ezarri ziren helburuak" beteta geratu dira.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












