Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/08

Agirre lehendakariaren zin egitea antzeztu da Gernikako Batzar Etxean

Duela 74 urte gertatu zen bezala, Batzar Etxearen eta Gernikako arbolaren inguruak jendez gainezka egon ziren. Eszenatoki bakar batek bi aldi uztartu zituen. Baina, oraingo honetan egin denarekin, euskaldun guztiek historia liburuetan ikusi dituzten sepia koloreko argazkiek egiazko koloreak hartu zituzten. Lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrenaren zioz egin den dokumentalaren grabaketak osoko arrakasta lortu zuen. "Lehendakariaren figura omentzea, Exekutibo ausart haren legezkotasun demokratiko eta politikoa aldarrikatzea eta  politikari zintzo haiek askatasun eta autogobernuaren alde egindako lana laburbiltzeko ezarri ziren helburuak" beteta geratu dira.

Ezagutzera eman
Agirre lehendakariaren zin egitea antzeztu da Gernikako Batzar Etxean

ARGAZKIA JAITSI

Antzezpenaren begirale gisa, Gernikako Batzar Etxe barruan izan ziren euskal erakundeetako ordezkariak :Ardanza Lehendakaria, José Luis Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirre Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Ahaldun Nagusiak; Madrilgo Senatu eta Kongresuan EAJ-PNVren ordezkariak; Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren Lehendakaria  eta Andoni Ortuzar BBBren Lehendakaria; eusko legebiltzarkideak eta Bizkaiko Batzar nagusietako ordezkariak; Bizkaiko alkateak- besteak beste Iñaki Azkuna Bilboko alkatea- eta lehen Eusko Jaurlaritza hartako kideen senideak. Inork ez zuen  75 minututan luzatu zen antzezpen hunkigarriaren minutu bat ere ez galdu.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!