Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/13

Sondikako auzotarrak lehentasuna izango dute BOE bat lortzeko

Sondikako auzotarrak lehentasuna izango dute, urriaren 14an zozketatuko diren, Sagarreta auzoan kokatutako 88 etxebizitzetako bat lortzeko. Zozketatuko diren etxebizitza guztiak ez badira sondikoztarrekin betetzen, gelditzen direnak Txorierriko beste udalerrietako auzokideek eskuratu ahal izango dituzte.

Ezagutzera eman
Sondikako auzotarrak lehentasuna izango dute BOE bat lortzeko

ARGAZKIA JAITSI

Babes Ofizialeko Etxebizitza bat lortzeko, diru-sartze eta jabetzari buruzko baldintzak betetzeaz beste, Sondikako Udaletxeko Gobernu jeltzale taldeak kondizio berri bat sartu dute: etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon behar du Sondikako udalerrian, azken hamabost urteetatik bat gutxienez. "Honakoa proposamen positibo bat da, izan ere parte hartu ahal izango dute lana, ikasketak, etab dela eta epe batez kanpoan bizi izan direnak, baina egun beraien bizilekua Sondikan finkatu nahi dutenak", adierazi du Sondikako alkateak, Gorka Carrok.

Sagarretako BOE etxebizitzak udalerriko erdialdean kokatuta daude, Goronda Gane Ikastetxearen eta Goronda Beko Polikiroldegiaren aurrean. Pisuak zazpi bloketan kokatuta daude, baxua gehi hiru altuera, garaje eta trastelekuarekin eta etxebizitzen salneurria Eusko Jaurlaritzak onetsitako moduluak izango dira.

Zozketa datorren urriaren 14an, osteguna, izango da, Sondikako Kultur Etxean 12:00etan. Emaitza Sondikako Udaletxean eta Bilboko Gran Via kalean kokatutako Lurralde Ordezkaritzaren (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila) iragarki taulan ezagutu ahal izango da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!