Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/13

Zamudioko Udalak kudeatze jasangarriaz galdetuko die bihar biztanleei

Zamudioko Udalak ostegunean bertan egingo du kudeatze jasangarriaren inguruko galdeketa eta  hiritarren ideia eta proposamenak jasoko ditu, Udal Toki Agenda 21 berrirako Jarduera Egitasmo berrian sartzeko. Bi karpa ezarriko dira Arbolantxa kalean 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldean, kontsulta 16:30etatik 19:00etara  egingo da.

Ezagutzera eman
Zentzu honetan, udalerriko bizilagunek "Etorkizuneko Zamudioren inguruko iritzia" eman ahal izango dute. Karpan, egitasmo estrategiko ezberdinen plano eta maketa erakutsiko dira eta hiritarren parte hartzea sustatzea bilatzen du herriko Toki Agenda 21 berrirako Jarduera Egitasmo berrian sartuko diren ildo nagusiak definitzeko: Zehatzago esanda, hainbat gairen inguruko iritzia eman ahal izango dute, hau da, hirigintza eta mugikortasuna, kultura, kirola, aisia, gizarte zerbitzuak eta gizarte ongizatea, ingurumena, ekonomia, lana eta euskara eta gazteria.

Emaitzak sistematizatu egingo dira eta kontsulta osteko bi aste barru emango dira. Gero, ekimenaren ondorioak jakinaraziko zaizkie parte hartzaileei.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!