Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/14
Erandioko alkateak talde sozialistari Asua itsasadarra berreskuratzeko ahalegina egitea eskatu dio
Asuako itsasadarraren berreskuratze integralari eta Joseba Goikouria Erandioko alkate jeltzaleak berreskuratze lan horretan mantentzen duen zuzeneko inplikazioari dagokionez, Erandioko alkateak udal bozeramaile sozialistari gogoratu dionez "eskaerak eginda daude" eta Erandioko PSE alderdiak " ondo baino hobeto" daki.
Goikouriak gaineratu duenez, "osoko inplikazioa mantentzen dut gai honen inguruan, uztailean bertan, eta ez Erandioko PSEren ekimenez, inguruan kalteak eragin zituzten euri jasaren ondorioz eta Asua, la Cadena, Erandiondo edo Villaverde urez bete zituzten uholdeen ostean, EAJk Osoko Bilkuraren akordioa ekarri zuen mozioa aurkeztu zuen. Akordio hau " udal ordezkaritza duten talde guztien onespenez onartu zen, eta honetan ere izan zen PSE alderdia".
Joseba Goikouriak udal bozeramaile sozialistari eskatu dio Eusko Jaurlaritzan dituen alderdikide sozialistei eska diezaiela gai hau kontuan har dezatela eta sortu den arazoarentzako konponbidea berehala eman dezatela. "Espero dezagun PSEk Asuarekiko interesa izatea eta EAJren interesarekin batera behin betiko konponbide ona lortzerik izan dezagun".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS