Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/14

Sestaoko EAJ-PNVk Las Canteras gunean “eskonbrotegia” dagoela salatu du

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, Las Canteras gunea "eskonbrotegi" bilakatu dela. Sestaoko jeltzaleek horren inguruan sortu diren kexak batu dituzte eta Udalari gune hau "berehala garbitzea" eskatu diote.

Ezagutzera eman
Sestaoko EAJ-PNVk Las Canteras gunean “eskonbrotegia” dagoela salatu du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko talde jeltzaleak salatu duenen gune hau aparkaleku gisa erabiltzen den gunearen eta Markonzaga ikastetxe publikoaren artean dagoen tokian dago. Udalak ukatu egin du "kontrolik gabeko zabortegia" dagoenik eta azaldu egin dute altzariak eta bestelako hondakinak batzeko toki berezia dela. EAJ-PNVk udal arduradunei erantzuteko proposatu die "eskonbrotegi" hau dagoen zabalgunea Las Canteras aparkalekua zabaltzeko erabiltzea.

Azkenik, Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez azken hilabeteotan hondakindegiak agertu dira herriko hainbat gunetan: Zehatzago esateko, jeltzaleak Bi-3744 errepide azpian eta Garbigunearen eta Galindoko araztegiaren ondoan biltzen den zaramagatik kexatu dira.  "Denbora luzea darama hor eta Udalak ez du kentzeko ahaleginik egin", azaldu du Josu Bergara Sestaoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak. Bergarak gogora ekarri duenez "24 orduz zarama kaleetatik kentzeko zerbitzua egon badago".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!