Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/14

Mugikortasun lanek 110 aparkaleku berri sortuko dituzte Zamudion

Eginda dauden eta egiteko bidean dauden mugikortasun lanak bukatutakoan Zamudio herriak 110 aparkaleku berri gehiago izango ditu. Autoak aparkatzeko lekurik eza da herriko bizilagunen arazorik handienetakoa. Beharrizan honi aurre egiteko, Udalak hainbat kale erreformatuko ditu eta aparkaleku  eta zebrabide gehiago jarriko ditu, espaloiak zabalduko, trafikoa arautuko eta seinale berri gehiago jarriko ditu.

Ezagutzera eman
Jarduera esparru honek Txantxangorri, Perretxiko, Aretx, Enara, Txinbo, Arbolantxa eta Kolitza kaleak hartzen ditu. Egoera konpontzen hasia da Arbolantxa kalean sortu diren 22 aparkaleku berriekin. Lanak hasi dira Kolitza  kaleko aparkalekuan, bertan sortuko direlarik 17 aparkaleku berri.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!