Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/15
Egoitza berria Mungian, garun-paralisia duten pertsonentzat
Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna dutenenentzako egoitza bat eraiki du, Mungian, garun-paralisia edo beste desgaitasun fisiko batzuk dituzten pertsonak hartuko dituena, datorren astetik aurrera. ASPACEk kudeatuko du zentro berri hori.
Landetxo egoitza Mungiako Udalak laga duen 1.530 metro karratuko partzela batean eraiki dute, Atxurizubi kaleko lehenengo zenbakian. Eraikinak 2.182 metro karratuko azalera eta honako alde hauek ditu: sotoa, beheko solairua eta beste solairu bi.
Hogeita hamasei lagun hartu ahalko ditu, gehienez ere. Gune komunez gainera, egoitzak hamalau gela ditu banaka edo binaka erabiltzeko, eta beste zortzi, banaka erabiltzekoak. Lehen batean, egoitzako 25 leku garun‑paralisia duten lagunentzat dira; gainerakoak, berriz, desgaitasunen bat izanik zerbitzuaz baliatu daitezkeen lagunentzat dira.
Erabiltzaileetariko batzuk, normalean, egoitzatik kanpoko eguneko zentroetara edo okupazio-zentroetara joango dira egunean zehar; beste batzuk, bakoitzaren egoeraren arabera, egoitzan egongo dira 24 orduz, egoitza berria haiek zaintzeko zerbitzuez eta baliabideez hornituta baitago. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka egoitzako denak kanpora atera daitezela da helburua, baina litekeena da haietariko batzuk, duten egoera gaiztoagatik, zentroan geratzea denborarik gehienean.
Zerbitzu hori behar dutenen artean, bi eratako pertsonak daude: alde batetik, dagoeneko ondo zaindu ditzakeen familiarik ez dutenak, eta, beste batetik, familiaren laguntza izanagatik ere, ahalik eta bizi-proiektu burujabeena egin nahi dutenak, familiaren bizilekutik kanpo.
Egoitza hori egin ahal izateko, 3.100.000 euroko inbertsioa egin da, eta, urtean, 1.500.000 euro beharko dira hura mantentzeko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS