Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/18
Merkataritza eta Ostalaritza sektoreko Enplegu Azoka, Getxon
Udalak, Getxolan, Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuaren bitartez, Merkataritza eta Ostalaritzako Sektoreko Enplegu-Azoka antolatu du. Azoka hori Getxon erroldatutako langabeentzat izango da eta urriaren 22rako, ostiralerako, programatuta dago Fadurako kiroldegiko ekitaldi aretoan, 09:30etik 15:00etara.
Azoka horren helburua da langileak behar dituzten enpresen eta lana bilatzen ari diren getxotarren artean elkargunea sortzen laguntzea. Horretarako, bi sektore horietan lan egiteko interesa duten pertsonek lan eskaintzetan izena eman ahal izango dute, eta haiek Getxolaneko langileek kudeatuko dituzte egunean izango diren elkarrizketa pertsonalen bitartez. Era berean Getxolanen zerbitzuei, eta laguntzeko teknikariei buruzko informazioa eta Interneten nabigatu ahal izateko ordenagailuen gunea ere egongo da.
Aldi berean, informazio hitzaldiak izango dira eta horietan jardunaldian aipagai izango diren sektoretako lan egoera (lanpostuak, funtzioak, merkatuan dagoen profilaren eskaera, soldaten baldintzak..) aurkeztuko dute bi enpresek eta bestetik, bi tailer praktiko ere izango dira, bata lan elkarrizketa egiteko teknikei buruzkoa eta bestea bideo-kurrikulumaren grabaketaren ingurukoa.

Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS