Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/19
Bizkaiko atsedenlekuak ISO kalitate sisteman sartu dira
Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletako eta Elorritxuetako (El Vivero) atsedenlekuek ISO 14001 eta 9001 ziurtagiriak dituzte jada. Aurten, atsedenlekuak milioi eta erdi pertsonek erabili dituzte, eta 2009. urtean berriz milioi bat pertsonek. Espazio horiek mantendu eta egokitzeko egindako inbertsioa 1,6 milioi eurokoa izan da.
Erabilera handitzeko faktoreen artean ekipamendu eta zerbitzuen hobekuntza dago. Besteak beste, Montefuerte, Elorritxueta (El Vivero) eta Akarlandako atsedenlekuetan ezintasunen bat edo mugikortasun urria duten pertsonentzako ibilbideak jartzeko lan egin da. Erabiltzaileek komunak jartzea ere baloratu dute, baita horien garbiketa ere, asteburu eta jaiegunetan
Nekazaritza eta Ingurumen sailak kudeatzen dituzten 80 atsedenlekuetatik, bisitaririk gehien izan dituztenak honako hauek izan dira: Akarlanda (Erandio), El Vivero (Lezama), Zugaztieta, Bolunburu, Ollargan-Montefuerte eta Gorbeia eta Urkiolako parke naturaletan daudenak. Atsedenleku horiek kontserbatu eta mantentzeko foru erakundeak ia 1,6 milioi euroko inbertsioa egin du.

Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS