Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/19
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Adierazi lehiaketarekin bat egin dau
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik Adierazi lehiaketarekin bat egin dau. Edozein arte adierazpen mota aurkez daiteke: pintura, musika, zinea, poesia, eskultura, dantza, bideoa, etab. Orijinaltasuna eta sexistak ez diren eta gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipo tradizionalak erreproduzitzen ez dabezan hizkuntza eta irudia erabiltzea balioetsiko dira. Lanak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da. Oinarriak Berdintasun Arloan edota Udalaren web orriaren bidez eskura daitekez.
Azaroaren 25ean izaten dan Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat antolatu dan ekimena da hau eta, emakumeei erasoen aurrean jarrera aktiboa hartzen lagundu nahian, indarkeria matxista gaitzesten duten era guztietako arte-adierazpenak sustatzea dau helburu.
Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












