Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/22
Santurtziko dendetan erosketak sustatzeko kanpaina berria
Bizkaiko Santurtzi herriak abian jarri du toki merkatalgoa sustatzeko kanpaina; informazioa datorren hilean egongo da ikusgai mila bat erakusleihotan, Bizkaibusen autobus geltokietan eta bestelako gune batzuetan.
Aintzane Urkijo Merkataritza eta Turismo arloko udal arduradunak "Santurtzik denboraldia estreinatzen du" izenburuko kanpaina aurkeztu du. Udalerriko eskaintza zabala ezagutzera emateko helburuarekin eta dendak, aisialdia eta zerbitzuak bateratzen dituen eskaintza baten barruan. Udalak Santurtziko merkataritzaren irudia bultzatu nahi du "eskualdean gune indartsua delakoan" eta bizilagunak animatu nahi ditu "herrian kontsumi dezaten". "Merkatariek ematen duten tratuarekin, abegikortasunarekin eta inplikazio eta profesionaltasunarekin, merkataritza hurbil eta kalitatezkoak eskaintzen duena azpimarratzen dute bestelako formulek eskaintzen duten merkataritza hotz eta urrunarekin alderatuta", azaldu du Urkijok.
Beste alde batetik, Santurtziko 35 dendek Cecobi energiaren inguruan egin duen azterketaren emaitzak jaso zituzten Energiaren Euskal Erakundearen eskutik eta hainbat udalerritan "Merkataritza berdea" izenpean garatzen ari den kanpainaren barruan.
Beste alde batetik, Santurtziko 35 dendek Cecobi energiaren inguruan egin duen azterketaren emaitzak jaso zituzten Energiaren Euskal Erakundearen eskutik eta hainbat udalerritan "Merkataritza berdea" izenpean garatzen ari den kanpainaren barruan.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












