Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/22

Helduak Elkarteak nagusientzako informazio, prestakuntza eta aisia eskaintzen du asteburuan BECen ospatuko den Nagusia XIV. Azokan

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru ahaldun nagusia izan da gaur eguerdian BECen izan den Nagusi 2010 azokaren inaugurazio ekitaldian. Azoka honetan nagusiei zuzendutako prestakuntza, informazio eta aisia uztartzen da Barakaldoko Nazioarteko Azokaren 1. pabilioian. EAJ-PNVren Helduak Elkartea ere bertan dago famili, zaintzaile eta hirugarren adinaren sektoreko profesionalei luzatu dien eskaintzarekin. Biharkoan, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria izango da eguerdiko 12:00etan azokako 14.edizioa bisitatuko duena.

Ezagutzera eman
Helduak Elkarteak nagusientzako informazio, prestakuntza eta aisia eskaintzen du asteburuan BECen ospatuko den Nagusia XIV. Azokan

ARGAZKIA JAITSI

Nagusi 2010 gaurkoan hasi da eta igandera arte ospatuko da 11:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 20:00era bitarteko ordutegian. EAJ-PNVren Helduak Elkarteak  elkarte gisa antolatu ohi dituen jardueren inguruko informazioaz gain BECen era guztietako eskaintza egiten du aisialdiari begira, joko tradizionalenetatik hasita gaur egun esparru informatikoan dauden eguneratuenetara. Tarte horretan ere badaude sagardo festa, sexualitatearen inguruko tailerra, bakarrizketa umoretsuak, gimnasia tailerra eta Wii Fit.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!